Solasaldi irekia “Tras la huella de Nives”


Irakurketa klubaren ziklo-bukaerako solasaldia

Irakurketa klubaren aurtengo zikloko saioak amaitzeko, ekainaren 30ean, 16:00etan, jende ororentzako solasaldi irekia antolatu dugu.

Erri De Lucaren “Tras la huella de Nives: en el Himalaya con una alpinísta” liburuaren irakurketaren harira, bertako mendizale eta klubeko kide Patricia Viscarreti liburuari buruzko solasaldi iruzkindua eskatu diogu. Liburuaz aritzeaz gain, bere Himalaiako bizipenak eta bidaiak kontatu eta argazki emanaldia egingo du.

Solasaldiaren ondoren –aurretik esan bezala, jende ororentzat irekia—, askaria egingo dugu.

Eskerrik anitz guztioi hori zabaldu eta etortzeagatik.

Patricia Viscarret eta Alberto Urtasun:

Patricia Viscarret: lanbidez ingeniari teknikoa, egun mendiko profesionala da. 50 lehenengo igoera egin ditu Pirinioan hasi eta Himalaiaraino. Besteak beste, India, Pakistan, Tanzania, Alaska, Jordania, Peru eta Artikoa bisitatu ditu.

FEDMEren “Jarduera nazional onena” saria jaso du 2001, 2004 eta 2005ean eta “Espainiako kirolari onena” izendatu zuten Avon Sarietan 2001ean .

2000tik Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren babesa jasotzen du.

Alberto Urtasun: Fisioterapeuta da, kirol teknikari lanetan aritzen da eta hainbat liburu argitaratu ditu.

60 lehenengo igoera egin ditu mundu zabaleko mendigune eta mendikatetan: Pirinio, Cordillera Blanca, Jordania, Taghia, Karakorum, etab. Himalaiako 11 espediziotan parte hartu du.

1999tik Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren babesa jaso du. FEDMEren “Jarduera nazional onena” saria jaso du 2001, 2002, 2004 eta 2005ean.

Biak  Nive S.L.ren arduradunak da, mendiko kirolen hainbat arlotan espezializatutako Pirinioko enpresa.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s